2012-11-29

Yatta

Bukatu dugu lehen ebaluazioa. Ez badugu merezi genuen kalifikazioa lortu, har dezagun kontua kiroltasunez eta umorez.

Garrantzitsuena ez da nola hasi garen, nola amaituko dugun baizik!

Bigarren ebaluazioan iritzi artikuluari garrantzia emango diogunez, hementxe has zaitezke zure iritziak idazten...

  • Zer iruditu zaizu lehen ebaluazioan egindakoa?
  • Zer iruditu zaizu testu-liburua?
  • Zer iruditu zaizu wiki batean idatzi behar izatea?
  • Zer iruditu zaizu Google Docs horiek partekatzea?
  • Zer iruditu zaizu ikasgelan egon den giroa?
  • Zer iruditu zaizkizu irakaslearen proposamen didaktikoak?
  • Zertan hobe dezakegu guztiok bigarren ebaluazioan?
  • Zertan hobe dezakezu zuk zeuk bigarren ebaluazioan?
 Hortxe behean iruzkinak aipatzen diren horretan egin klik eta idatzi galdera hauei buruzko iritzi artikulua.

No comments:

Post a Comment