2013-05-15

Zerri taldea

Atzo Gasteizko katedral zaharra bisitatzera joan ginen Barandiaran BHIko DBI-2ko ikasleekin.

Hamaiketakoa egin eta gero hortxe geratu zen gure inguruko lurra paperez, plastikoz eta aluminiozko paperez beterik. Ogitarteko osoak, freskagarri-latak, txokolate eta gaileten estalkiak... Hortxe geratu zen Gasteizeko Alde Zaharreko Burruila plaza Bizkaitik eramandako zaborrarekin apaindurik?

Zer iruditzen zaizu kontua? Zerbait egin beharko genuke institutuan horrelako jokabideak hobetzeko? Zerbait egiten da? Nolakoa da kontua, gero eta okerragoa ala gero eta garbiagoak gara? Nolakoak dira kontu hauek beste herrialdetan?

No comments:

Post a Comment